TERAPIA INDIBIDUALA

Gure prozesuan,bizitzan, zailtasun desberdinekin topatzen gara eta batzuetan,hauek arazotzat jotzen ditugu. Hauen aurrean erreakzio desberdinak sor daitezke; galduta sentitzea, frustrazioa, etsipena, antsietatea… 
Saio hauetan halako bizipenei beren lekua eskeiniko diegu, hauek esan nahi digutenari erreparatzeko, ulertzeko eta behar ditugun aldaketak gauzatzeko. 
Eskatu hitzordua

BIKOTE TERAPIA

Bikotea bi pertsonaren batura baino gehiago da, bere izate propioa du eta honegatik, harremana izango da terapiaren subjektu nagusia.
Bikoteek dituzten dinamikak, komunikazioa, elkarbizitza, erotika… ezagutu eta deseroso bizi dituzten egoerei alternatibak bilatzean datza eskaintzen dudan prozesu terapeutikoa.
Eskatu hitzordua

TAILERRAK ETA KURTSOAK

Kolektibo desberdinek identifikatzen dituzten behar eta interesak lantzeko gunea izango da hau. Beti ere, norbere ongizatea eta harremanei buruzko gaiak landuko ditugu: hazkuntza erotikoa, ahalduntzea, autoezagutza, jolasa berreskuratu, komunikazioa hobetzeko moduak…

 

Egin zure eskakizuna

AHOLKULARITZA PROFESIONALA

Egoera puntual eta kezka konkretuak artatuko dira. Batzuetan egoera zehatzek dudak eta intseguritateak sortzen dizkigute eta erantzunen bila abiatzen gara, askotan norabide gabe.
Erantzun asko aurki ditzazkegu gaur egun, eta erantzun horien artean mito eta gezur asko daude.
Aholkularitzan galdera horiei erantzun eta uste asko ezagutu eta deuseztatuko dira.
Egin zure eskakizuna