MAITENA USABIAGA SARASUA
Psikologoa eta Sexologoa
Nor naiz… ez da bat ere erraza honi erantzutea. Gauza asko naiz, zati askoren batura eta horietako zati bat, bidelagun izatea da. Nire lana maite dudala kontatu nahi dizut, pertsonen arteko harremanak ulertzea, mintzen gaituzten zauriak topatzea eta gure burua ezagutzea alegia. Hau egin ostean, gure bizitzen jabe izateko helburuarekin, gertatzen zaizkigun gauzekin zerbait desberdina egiteko.
Denbora asko daramat proiektu desberdinetan parte hartzen eta esperientzia hauei esker, bidelagun izaten ikasi dut (ikasten jarraitzen dut, noski). Harremanen zale amorratua naiz, gure artean gertatzen diren gatazkak ezagutzea, hauei nola egin aurre bilatzea, gure jarrerak ulertzea… Halako esperientziek neure burua hobeto ezagutzera eraman naute eta nire bizitza modu atseginago batean bizitzeko tresnak eman dizkidate.
Ikasten jarraitzen dut, emakume kuriosoa eta mugitua naiz. Ezagutzak gehitzen saiatzen naiz beti, nire jardunean lagungarriak direlako eta erraminta desberdinak eskeintzen dizkidatelako. Halako ezagutza teoriko eta praktikoek mapa modukoak eraikitzen laguntzen didate, nahiz eta jakin mapak eta territorioak desberdinak direla eta pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina dela. Beraz, zuk behar duzun bezala akonpainatzea izango da nire lehentasuna, zure bizitzaren jabe izan eta modu maitagarriago batean bizitzeko.
Nahi baduzu gustu handiz izango naiz zure bidelaguna.
Ongi Etorri.
Psikologian Lizentziatua. Granadako Unibertsitatea
Sexologiako Masterra. Incisex
Training-a Sexologia Klinikikoan. Biko Arloak
Gorputz Psikoterapia. Valquiria Martani
Familia Terapia Sistemikoa. Kine zentroa
“Experto en Intervenciones Sistémicas”. Kine zentroa
ETENGABE
ALDATZEN
EROTIKA ETA
PASIOA
EPAIRIK GABEKO
BEGIRADA
TERAPIA